Aterkiak erabiltzea. Nola ibili horiekin. Bakarka edo lagunduta

Albaredaeskeinitako gomendioak

Euria ari duenean, kaleak euritakoz betetzen dira, eta horrek aparteko ezerosotasuna eragiten digu, poltsak, erosketak eta abarrekoak eramateaz gain, beste gauza bat gehiago eraman behar dugulako.

Ikus dezagun euritakoa nola erabili hainbat egoeretan.

  1. Euritakoa irekita daramagula kaletik goazenean, beste euritako batzuen kontra ez jotzeko, gorago altxatu beharko dugu, batez ere inguratzen ari zaiguna andre edo neskato bat bada, edota adineko pertsona bat edo gu baino txikiagoa den bat bada. Gugana datorrena gu baino handiagoa bada berriz, guk euritakoa jaitsiko dugu berak altxa dezan.
  2. Euritakoa itxita daramagunean, horrek punta izan zein ez izan, punta beherantz eramango dugu beti; punta ez dugu inoiz ere, erdi aroko zaldunen gisara, gorantz eramango.
  3. Euritakoarekin beste norbait estaltzen ari garenean, ondo kalkulatu behar da, biak ondo babestuta gordetzeko euritakopean. Euria beste pertsonaren buruaren eta arropen gainera erori dadin saiatu ordez, hura babesten saiatuko gara.  
  4. Lagun guztientzako euritako nahikorik ez balego, ohikoena da andreei eta gizonezko zaharrenei ematea.
  5. Saltoki edo taberna batera sartzerakoan euritakoa itxiko dugu, eta astindu nahi izanez gero, kalean egingo dugu beti, inoiz ez saltoki barruan. Beti ere kontuz, inor ez zipriztintzeko. Behin itxita dugunean aterki-ontzian utziko dugu.
  6. Garraio publikoetan sartu baino lehen euritakoa ondo astinduko dugu, normalean nahiko beteta joaten direnez, beste bidaideak bustitzeko aukera handia baitago.
  7. Kalean euria bada, lehenengo gizonezkoa aterako da eta aterkia irekiko du emakumezkoa busti ez dadin (andrea busti ez dadin jaka putzuetara botatzearena pelikuletarako utzita, hobe).
  8. Etxean gonbidaturen bat izan baduzu eta alde egiteko orduan kanpoan euria bada, eskaini iezaiozu aterkia euriaz babestu dadin.
  9. Hala, zuri utzi badizute aterkia, ez ahaztu hori itzultzeaz, egindako mesedearengatik eskerrona adierazteko oparitxo batekin batera.
  10. Aterkia ez da jostailua, are gutxiago puntaduna bada. Ezin da harekin jolastu eta ezin zaie haurrei harekin jolasten utzi, min har dezaketelako edo beste batzuei min egin.
  11. Sineskeriak zuri eragiten ez badizu ere, ez ezazu etxe barruan aterkirik irekin, ez behintzat zure etxea ez den batean, baliteke etxekoei ez gustatzea.
  12. Kaletik ibiltzeko oinarrizko arauak gogora itzazu: Eskuin aldetik ibili, horma ondotik beti; eskuin aldea libre utzi adinekoentzat, haurren gurditxoentzat, gurpildun aulkientzat eta halakoentzat.

lankideak

 
© Eskubide guztiak gordeta Unimoda Elkartea