Berriak

UNIMODAK IBILTARIA JANTZI DU

20.09.2007

Ibiltaria

Irailaren 17tik 21era bitartean Ibiltaria itxura aldatuta.

Irailaren 17an, astelehenean, Unimodak Ibiltaria jantzi zuen beste behin. Horrela bada, aste honetan Ibiltariak bere betiko itxura galdu eta Sidonie Ngolok, Araba Moda elkarteko kideak, diseinatutako jantzia eramango du. Jantzi berri horretan ikusi hala izango ditugu sasoiko joera nagusiak eta gasteiztar guztien gustukoa izango delakoan gaude.

Gainera, Unimodako saltoki askok aukera baliatuko dute 2006-2007 sasoi berriko salmentei bultzadatxo bat emateko, eta %10eko deskontu-kanpaina egingo dute egitasmoari lotu zaizkion saltoki guztiek Arabako Merkataritza Txartelarekin ordaindutako erosketetan (epeka egiten diren erosketak salbu). Kanpainak irailaren 17tik 29ra bitartean iraungo du. Eta partaide diren saltokiak bereizteko kartel bereizgarriak eta esku-orriak jarriko dira bertan.

lankideak

 
© Eskubide guztiak gordeta Unimoda Elkartea